2008 Urtarrila 15 @ 15:29
· Atalak: Sailkatugabeak, Herri Ipuinak
EGILEA: Joxan Ormazabal
ILUSTRATZAILEA: Angel Vadillo
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA:Ikazkin batek ongi bizi nahi du, gaizki bizitzeaz aspertuta dago. Honengatik jainkoari ez zion kasurik egin eta heriotzari kasu egin zion uste zuelako heriotza jende guztiarekin ongi portatzen zela. Heriotzari mesedea egin ondoren honek saritu egiten du eta heriotzak ikazkinari berekin etorri beharra dela esaten dio.
Joango ahal da ikazkina heriotzarekin?
URKI TXOPERENA (4.maila)
Lotura iraunkorra
2008 Urtarrila 15 @ 15:20
· Atalak: Abenturazkoak
EGILEA: Tomas Elortza
ILUSTRATZAILEA: Luis Astrain
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Ikastolako neska-mutilek besta bat egin behar dute, horretako: zumoa, janaria… eta horrelako gauzak erosi dituzte. Besta eta gero zumoaren botila gelan utzi zuten. Urrengo egunean errekreoan botila hartu eta eskutitz bat idatzi, botilan sartu eta gero errekara bota dute. Zer pasatuko zaio botilari?
BEÑAT CONDE (4.maila)
Lotura iraunkorra
2008 Urtarrila 15 @ 15:05
· Atalak: Abenturazkoak
EGILEA: Mariasun Landa
ILUSTRATZAILEA: Ramon Agirre
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Elisabete San Juan bezpera egunean etxean geratu zen eta bere gurasoak San Juan bezperako bestara joan ziren. Elisabetek gau horretan abentura bat bizi izan zuen…. edota ametsa izan zen?
RAKEL LASAGA (3.maila)
Lotura iraunkorra
2008 Urtarrila 15 @ 12:15
· Atalak: Herri Ipuinak
EGILEA: Joxean Ormazabal
ILUSTRATZAILEA: Angel Vadillo
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean bazen Ezkurrako gizon bat astoa hartuta mendira joan zena. Orduan mandazaina etorri zitzaion. Aizkolariak esan zion mandazainari: buruz hain argia zarenez esango didazu noiz hilko naizen?
Hori erantzuteko gai ote zen mandazaina?
PELLO TELLETXEA (4. maila)
Lotura iraunkorra
2008 Urtarrila 14 @ 15:33
· Atalak: Abenturazkoak
EGILEA: Txiliku
ILUSTRATZAILEA: Rafa Serra
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Behin Ausarta eta Panpoxa abentura bila joan ziren eta Tartaloren basoan sartu ziren. Tartalok esan zien bera baino indartsuagoak ez baziren ez zirela basotik aterako. Orduan froga bat jarri zien: ea nork botatzen zuen harria urrutiago. Froga gaindituko ote dute?
ANE ETXEPETELEKU (4. maila)
Lotura iraunkorra
2008 Urtarrila 14 @ 15:19
· Atalak: Abenturazkoak
EGILEA: Pello Añorga
ILUSTRATZAILEA: Jokin Mitxelena
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Pottoko pottoloa da eta baserri batean bizi da animali artean. Eskolara joan beharko luke neska-mutiko guztiek bezala, baino Pottokok ez du nahi maistra belarri-motzak belauniko jarri eta ipurdian jotzen duelako.
Baina, eskolara joan eta maistra belarri motzaren ordez…
MARTIN LANZ (4.maila)
Lotura iraunkorra
2008 Urtarrila 14 @ 14:46
· Atalak: Fantastikoak
EGILEA: Pako Aristi
ILUSTRAZIOAK: Jesus Lukas
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA: Egun batean Miren eta Garbiñen gurasoak eta beraiek bide bat pasatu behar zuten. Miren eta Garbinek pasatu zuten baina beraien gurasoak ez. Poliki-poliki aurrera abiatu ziren eta sorgin batekin topatu ziren eta sorginak bi neska polit bihurtu zituen, baina baldintza batekin: Aitzol izeneko mutikoari barrea itzultzea. Garbine eta Miren Aitzol bizi zen herrira ailetu ziren. Bere etxean sartu ziren , gauza aunitz probatu zituzten barrea itzultzeko eta… lortu ote zuten barrea itzultzea?
ANE OTXOTEKO (4.maila)
Lotura iraunkorra
2008 Urtarrila 14 @ 14:20
· Atalak: Herri Ipuinak

EGILEA: Ipuin klasikoak
ILUSTRAZIOAK: Adrian Ferreño
ARGITALETXEA: Gordailu
LABURPEN TENTAGARRIA: Otso bat harri baten azpian preso zegoen eta gizon bati askatzeko eskatu zion. Gizonak ea jan behar zuen galdetu zion eta otsoak ezetz erantzun zion, baina gizonak askatu ondoren otsoa gizona jaten saiatu zen. Gizonak otsoari erran zion bidean aurkitzen zituzten lehenengo hirurek “On eginak gaizki merezi du” esaten bazuten jan egingo zuela. Aurkitu zuten txakur bat eta behi bat eta biek lehengo esaldia erran zuten. Ondoren azeriarekin egin zuten topo eta honek….. zer erantzun ote zuen?
MARTIN ETXEGARAI (4.maila)
Lotura iraunkorra
2007 Azaroa 14 @ 16:34
· Atalak: Sailkatugabeak, Herri Ipuinak, Abenturazkoak, Fantastikoak
Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!
Lotura iraunkorra